XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XV. gizalditik aurrera, jadanik erraz zirudien euskal arrantz-untziaren erroan aztertu eta bere eboluzioa ikasten.

Edozein kuriosoaren esperantzak hutsemanak izango dira, oso ezberdin diren bi itsaskulturekin aurkitzen bait gara....

Zama-untzitza eta Gerra-untzitza aguro garatzen da euskal untzigindegi gogatsuetan; aitzitik, arrantzamundua geldotu egiten da.

Edonolako aurrerapenari uko egin eta bere jatorri eta usadio zaharrei gogorki oratuaz, bere inguruan gertatzen diren jazoerak kontutan hartzekoak dira, dirudienez.

Gizaldietan zehar, arrantz-untzia aldaezina geratuko da; horregatik, XV. gizaldiko txalupak eta XIX.ekoak gutxi desberdinduko dira.

Hainbat gizalditan, XVIII.a ondo sartu arte ere, trinkaduak, oltzapea eta brankako bi eren-oihalak erabiliaz iraungo dute.

Baina eboluzionatzeko gogo eskasa arrazoituta dago.

Garaiko gizarte-maila baxuenetariko baten partaide da.

Bere ezagupenak minimoak dira, teknika basikoa, eta bere ekonomia bizirik irauteko adinakoa.

Eta ez dago nahiko erakargarririk, arrainaren kontsumoa lokala baita.

Betiko apailuak erabiltzen dira eta aurrerapen teknikoak hutsak dira.

Demagun arrantzuntziaren eboluzioa arrantz-sistema berrien garapenan lotuta dagoela; garbi geratzen da aurrerapenarentzat eragingarririk ez dagoela.

Iraganean ainguratuta dagoen gizarte-talde bat aurrerantz mugitzeko, XIX. mendeko iraultza industriala behar izan zen.

Bere ibilerari hasiera emateko, irtetzeko leiho gutxi geratzen zaizkio itsas-ikertzaileari.

Literaturan, untzien deskribapenak oso urriak baldin badira, zer esanik ez dago arrantza eta bere tradizioaz, gurasoengandik semeetara ahoz iragan izan direnak.

Badaude, hala ere, garaiko agerpenak eta grabaketak pixka bat gidatuko gaituztenak.

Baina, zoritxarrez, artistak untzi handi eta ederrei bakarrik begiratzen dio, untzi txikia, berriz, trauskila eta pobrea, baztertuaz.

Itsas-munduan, heraldika dugu beste kontseilari on bat.

Edozein arrantz-herri harrotzen da bere harmarrian untzi bat edukitzeaz.

Baina, zein untzi?.

Benetakoa, bere etxe-oinetan hondeatu eta egunero arrantza joaten dena, ala hiriari ospea emango dion untzi handi eta dotorea?.

Hirietako zigilu zaharretara jotzen badugu, normandiar untzien irudi harrigarriak aurkituko ditugu.

Ia ez dago ezberdintasunik Atlantikoko itsasertzeko herri urrunetako untzien artean: bizkaitar, kantauriar, frantziar edo ingelesen artean.

Zortez, Bermioko hiriak baleontzi eskematikoa erakusten du bere aintzinako harmarrian.

Irudi sinple honek ez digu esanahi handirik emango, baina bai ipartar batel baten ideia bat egiteko adinakoa.

Zilueta horretatik hasita, gaur egun Bilboko Museo Historikoan erakusten den eredu eder bat burutu zuen artista batek.